Mapak aplikazioari buruz
Telefonoan edo sartutako memoria-txartelean mapak erabilgarri badaude, horiek araka
ditzakezu Interneteko konexiorik gabe. Gailuan jadanik deskargatutako mapetan ez
dagoen gune berri batean nabigatuz gero, gune horren mapa bat Internetetik
deskargatuko da automatikoki. Baliteke sargune bat hautatzeko eskatzea, Interneteko
konexioarekin erabiltzeko.
Aplikazioak 29
Mapak deskargatzean datu kantitate handiak igor daitezke zure zerbitzu
hornitzailearen sarearen bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko,
jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Nokia Map Loader PC softwarea ere erabil dezakezu telefonoan mapak deskargatzeko.
Nokia Map Loader ordenagailu bateragarri batean instalatzeko, ikus www.nokia.com/
maps helbidea.
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Mapak
eta aukera hauetariko bat:
Azken mapa — Ireki azkenik bistaratutako mapa.
Bilatu helbidea — Bilatu helbide jakin bat.
Gordet. kokap. — Bilatu telefonoan gorde duzun kokapenen bat.
Azk. kokapenak — Ikusi arakatu dituzun kokapenak.
Uneko kokap. — Ikusi zure uneko kokapena, GPS konexiorik erabilgarri badago.
Planeatu ibilb. — Antolatu ibilbide bat.
Zerbitzu gehig. — Erosi nabigaziorako lizentzia bat.
Ezarpenak — Zehaztu ezarpenak.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu gabe edo osatu gabe
daude. Ez oinarritu telefono honetan ematen diren mapetan soilik.