Nokia Map Loader
Nokia Map Loader ordenagailurako aplikazioarekin, mapak eta ahots bidezko gidaritza-
fitxategiak Internetetik deskarga ditzakezu. Telefonoa memoria nahikoa duen
memoria-txartela sartu behar duzu. Mapak aplikazioa erabili behar duzu eta mapak
behin behintzat arakatu Nokia Map Loader erabili aurretik, Nokia Map Loader
aplikazioak Mapak aplikazioaren historiaren informazioa erabiltzen duelako mapen
zein bertsio deskargatu behar duen egiaztatzeko.
Nokia Map Loader instalatzeko, zoaz www.nokia.com/maps helbidera eta jarraitu
bertako argibideak.
Mapak deskargatu Nokia Map Loader aplikazioarekin
1 Konektatu telefonoa ordenagailura USB datu-kable bateragarri baten edo
Bluetooth konexio baten bidez. Datu-kable bat erabiliz gero, hautatu PC Suite USB
konexio-metodo gisa.
2 Ireki Nokia Map Loader zure ordenagailuan.
3 Hautatu kontinentea eta herrialdea edo eskualdea.
4 Hautatu mapak edo zerbitzuak eta deskargatu eta instalatu telefonoan.
Nokia Map Loader aplikazioaren Zerbitzua fitxan, nabigaziorako eta trafikoaren
informaziorako lizentziak eta bidai-gidak eros ditzakezu, bai eta mapak deskargatu ere.
30 Aplikazioak